Erregea, zirujaua eta eskalea
Antzina, errege bat eta haren soldaduak paseoan zebiltzala, eskale batek esan zien:
- Aholku ederra emango dizuet ehun txanponen truke!
Erregea gelditu egin zen eta eskaleari dirua emateko agindu zuen.
- Hona aholkua: ez ezazu gauza bat hasi nola amaituko den pentsatu gabe.
Hitzok entzunda, soldaduek barre-algarak egin zituzten. Erregeak, ordea, zera esan zien:
- Ez dago eskaleak emandako aholkuari barre egiteko arrazoirik. Egunero ekiten diegu gure zereginei horri erreparatu gabe eta ondorioak latzak izan ohi dira.
Horrela, aholkua urrezko hitzez horman idatz zezaten agindu zuen. Gerora, jaun maltzur batek erregea hiltzeko erabakia hartu zuen. Erregearen zirujauaren tratua egin zuen: erreinuko lehen ministro izendatuko zuen, baldin eta erregea hiltzen bazuen, pozoidun lantzeta besoan sartuta.
Zirujauak, erregea pozoitzera zihoanean, paretan idatzitako hitzak ikusi zituen:" Ez ezazu gauza bat hasi nola amaituko den pentsatu gabe". Zirujauak, hura irakurrita, pentsatu zuen:
"Jaun maltzurrak errege izatea lortzen badu, ni akabatuko nau, hitza bete behar ez izateko".
Orduan, zirujauak egia osoa aitortu zion erregeari. Azpikerian zebilen gizona harrapatu ostean, zera esan zien erregeak soldaduei:
- Eskaleari barre egingo al diozu oraindik?
1.- Nor zebilen paseoan?
............................................................................................................................................
2.- Zer eskatu zien eskaleak?
.............................................................................................................................................
3.- Zer eman zien horren truke?
.............................................................................................................................................
4.- Nork hil nahi zuen erregea?
.............................................................................................................................................
5.- Nori eskatu zion laguntza?
.............................................................................................................................................
6.- Hil zuen? Zergatik?
.............................................................................................................................................
7.- Esan egia (E) ala gezurra (G) diren:
a) Eskaleak dirua eskatu zuen aholku on baten truke. ...........
b) Soldaduei aholkua barregarria iruditu zitzaien. ..........
c) Erregeak aholkua horman idazteko agindu zuen. ..........
d) Zirujauak, aholkua irakurrita, erregeari egia aitortu zion. .........
8.- Zer agindu zion gizon maltzurrak erregearen zirujauari?
............................................................................................................................................
9.- Zirujauak sinetsi zion gizon maltzurrari?
............................................................................................................................................
No hay comentarios:
Publicar un comentario